Autonomia pertsonala sustatuz
Izaera publikoko, polibalenteko eta komunitarioko zerbitzu hau mendekotasun egoeran edo mendekotasun-arriskuan dauden familiei eta/edo pertsonei zuzenduta dago, eguneroko bizitzako jarduerak bere kabuz egiteko zailtasunak dituztenei. Bere helburua erabiltzaileen autonomia pertsonala haien etxean bertan sustatzea da, izaera prebentiboko, etengabeko arretako eta/edo errehabilitaziozko programa indibidualizatu baten bidez.
Gaur egun, Lagunduz Taldeak Enkarterriko Mankomunitateko (Bizkaia) etxez etxeko laguntza-zerbitzua ematen du, bere hamar udalerrietan (Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Güeñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla), baita Ortuellako Udalarena ere; udalerri horretan hasi zuen bere ibilbidea 1994an.
Jardueren artean daude zainketa pertsonalak (garbiketa eta higiene pertsonala, mugikortasunerako laguntza, elikaduran edo botikak hartzean laguntza), etxeko arreta (janaria prestatzea, janztea, erosketak, etxebizitza garbitzea edo mantentzea), jarduera osagarriak (banku-, administrazio- eta osasun-kudeaketetan laguntzea), laguntza sozioedukatiboa eta etxeko trebetasunetan trebatzea.
Erabiltzaile bakoitzarekin eta haren familiarekin arreta-prozesu indibidualizatua garatzen da, pertsonaren eta haren ingurunearen ikuspegi orokor batetik eta udaleko gizarte-zerbitzuekin koordinatuta, ahalik eta autonomia pertsonal eta sozial handiena lortzeko eta pertsona bere komunitate-ingurunean mantentzeko.
Zentroak eta proiektuak
- Enkarterriko Mankomunitateko ELZ
- Ortuellako ELZ
