Genero-arloko kontsultoria eta komunitate-plan eta -protokoloen aplikazioa
Lagunduz Taldeak genero-arloko prebentzio- eta prestakuntza-jarduerak egiten ditu Osasun eta Komunitatea Fundazioarekin (FSC) batera. Noctámbul@s-FSCren Genero Kontsultoria genero-arloko, horri lotutako indarkeriei eta komunitate-protokoloei buruzko proiektu bat da, FSCren Noctámbul@s Behatokiaren ekintzetatik sortua, aisialdiko espazioetako droga-kontsumoaren eta sexu-indarkerien arloko esku-hartzeetatik abiatuta. Batez ere Katalunian garatu da, eta Euskadin eta Nafarroan ere bai.
Proiektuak udalei eta beste toki-erakunde batzuei laguntzen die berdintasun-planak egiteko prozesuan, genero-arloko aholkularitzan eta prestakuntzan, aisialdiko espazioetan gerta daitezkeen sexu-indarkerien aurrean prebenitu, detektatu eta jarduteko protokoloak egiten, eta prebentzio-kanpainak edo esku-hartzerako prebentzio-gidak diseinatzen.
Udal edo mankomunitate mailako plan edo protokoloen kasuan, proiektua errealitatearen azterketa eta diagnostiko batekin hasten da, lurralde bakoitzaren egoera ezagutzeko; horri esker idatz daiteke plana edo protokoloa prebentzio eta sentsibilizazio, arreta eta esku-hartze ardatzetatik. Metodologia parte-hartzailea erabiltzen da, lurraldeko profesionalek, erakundeek eta gazte-taldeek osatutako lantaldeetan, haiek baitira prozesuaren buru.
Esku-hartzeak ekintzak jasotzen ditu indarkeria matxistak edo sexualak prebenitzeko, udalerri bakoitzaren errealitatera eta beharretara egokitutako kanpainekin; erasorik gertatuz gero modu eraginkorrean detektatu eta esku hartzeko, eta komunikabideekiko harremana nolakoa izan behar den zehazteko.
Aisialdiko espazio publikoetako sexu-indarkerien aurkako protokoloak egin eta ezarri dira, batez ere Katalunian: Tarragona hirian, Ribera d’Ebren, Terra Altan, Calafellen eta El Vendrellen (Tarragona); Vall d’Aranen, Torregrossan eta La Pobla de Segurren (Lleida); Sant Cugaten, Bergan, Dosriusen, Navàsen, Premià de Dalten, Sant Joan Despín, Masquefan eta Sant Joan de Vilatorradan (Bartzelona). Baita hiriko eta barneko berdintasun-planak ere, Torredembarrako Udalarenak kasu; prebentzio-kanpainei buruzko azterlanak eta aholkularitza Iruñean eta Vitoria-Gasteizen, eta genero- eta droga-arloko aholkularitza eta prestakuntza-programak Andorrako Gobernuarentzat.
