Joan eduki nagusira

Pertsonei zuzendutako zerbitzu publiko eta pribatuak kudeatzeko esperientzia

1994tik, Ortuellako etxez etxeko laguntzatik hasi eta zortzi autonomia-erkidegotan 20 proiektu baino gehiagora.

Lekorako egoitzaren eraikina, Araban

1994. Ortuella, lehen zerbitzua

Lagunduz Taldeak, Elkarte batek eta merkataritza-erakunde batek osatuak, 1994ko azaroan hasi zuen zerbitzuen kudeaketako ibilbidea, Ortuellan. Zehazki, udalerri horretako Etxez etxeko laguntza-zerbitzua (SAD) kudeatzen hasi zen. Etxez etxeko arretaren eremuan kudeatutako lehen zerbitzu publiko horri beste SAD batzuk gehitu zitzaizkion, hala nola Turtzioz, Etxebarri, Mallabia, Arrigorriaga, Zaratamo, Urduña, Berriz, Santurtzi, Bilbao, Gatika, Enkarterri, Portugalete, Uribe Kostako zerbitzuak …

1996. Etxez etxeko arreta pribatua

Urte asko igaro baino lehen ohartu ginen erakundean sail eta zerbitzu berriak sortu behar zirela. Lehenik eta behin, SAD publikoen osagarri, Etxez etxeko arreta pribatuko zerbitzua jarri zen martxan (1996an), eta horrek laguntza hori osatzen zuen, zerbitzuaren onuradunentzako laguntza teknikoen zerbitzu bat kudeatuz.

2000. Dinamizazioa eta eguneko zentroak

2000. urtean, Leioan, Lagunduz etxez etxeko laguntzaren kudeaketatik harago joaten hasi zela erakusten ari zen, eta urte hauetan zehar bere solbentzia frogatu ahal izan duen zerbitzu mota bati ekin zion: adinekoentzako dinamizazio-zerbitzuen kudeaketa. Zerbitzu horiek Urduña, Santurtzi, Getxo eta beste udalerri batzuetan ezarri dira.

Gainera, 2000. urtearekin batera, mendekotasunaren arloan kudeatutako zerbitzu-zorroa handitu egin zen, urte horretan Santurtzin udalerri horretako eguneko zentroen kudeaketari ekin baitzitzaion. Eguneko zentroak gaur egun ere hainbat udalerritan kudeatzen ditugun laguntza-baliabideen parte dira, eta kasu batzuetan zerbitzu psikogeriatriko espezializatuen martxan jarrerarekin osatu dira. Gasteizen kudeatzen dugun “Bizia” edo Eibarkoa (“Egogain”), besteak beste, baliabide mota horren adibide argiak dira.

2012. Katalunia, Madril eta emakumeentzako arreta

2012an, alde batetik erakundearen berrikuntzaren ondorioz eta, bestetik, gure eguneroko lanean pisu handia hartzen hasi ziren Erakundeen Aldi Baterako Elkarteen (UTE) bidez ezarritako aliantzen ondorioz, Katalunian adinekoentzako egoitzak eta eguneko zentroak kudeatzen hasi ginen. Zerbitzu horien artean nabarmentzekoak dira Bartzelonako “La Verneda” egoitza, eguneko zentroa eta etxea, Gavàko (Bartzelona) “La Concordia” egoitza eta eguneko zentroa eta Reuseko (Tarragona) “Roger de Llúria” egoitza eta eguneko zentroa …

2012an, kudeaketara lurralde berriak gehitu ziren, hala nola Madril eta Katalunia, eta, horrekin batera, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako arreta-zerbitzuaren kudeaketa ere hartu genuen. Ordutik, zerbitzu mota horien kudeaketan hartu dugu parte, eta baita indarkeria matxistei modu integralean heltzeko tresnak eta protokoloak garatzen ere.

2015. Lekorako egoitza

2015ean, esku-hartze eremu berrietan sendotzeko garai betean, Lagunduzek bere jabetzako lehen egoitza erosi zuen, adinekoen arretara zuzendua: Lekorako (Araba) Egoitza eta Eguneko Egonaldi Zerbitzua, 36 egoitza-plaza eta eguneko egonaldietarako 10 plaza dituena. Izan ere, zerbitzu hori erosi genuen ixteko zorian zegoela jakin genuenean; horrela, hogei lanpostu baino gehiago galtzea eta bertako adinekoak inguruko beste egoitza batzuetara eramatea saihestu zen, kilometro asko urrun bizitzera joan beharko luketelako eta, beraz, horietako askok sustraiak galduko lituzketelako.

2015ean eta 2016an, mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako hainbat egoitza-zerbitzu gehitu ziren kudeatutako laguntza-baliabideetara, hala nola adinekoentzakoak (Amurrioko komunitate-etxebizitzak), osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzakoak (Errioxako etxebizitzak) edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzakoak (Iruñeko egoitzak) …

2017. Haurtzaroa eta nerabezaroa

2016ko amaieran eta 2017ko hasieran, Lagunduzek, Osasun eta Komunitatea Fundazioarekin batera, ordura arte Fundación Internacional O’Belén (FIOB) erakundeak haurtzaroaren eta nerabezaroaren arloan kudeatzen zituen zerbitzuen esleipena lortu zuen. Murtzia, Kantabria eta Gaztela-Mantxa artean banatutako 4 zentroren esleipen horrek esan nahi zuen Lagunduzek lehen aldiz hartu zuela kontaktua jarduketa-eremu horrekin, eta baita autonomia-erkidego horietako gehienekin ere. Kontuan izan behar da zerbitzu horiek gehienbat egoitza-zerbitzuak edota familia-harrerari dagozkionak zirela, eta haiek hartzeak lanpostuak galtzea saihestu zuela, baita haurrak eta nerabeak bezain talde hauskorra beste baliabide edota arreta-programa batzuetara eramatea ere, aurreko kudeatzailea likidazio-prozesuan sartu zelako.

Zerbitzu horiek esleitu zitzaizkigunetik, azken urteotan presentzia handia lortu dugu jarduketa-eremu honetan, eta, besteak beste, honako zentro hauek eskuratu ditugu: Castellóko “Plana Alta” harrera-zentroa, Alacanteko “Els Estels” eta Bizkaiko CAM Sopuerta … Halaber, ospe handiko erakunde eta deialdien aitorpen publikoa jaso dugu, hala nola Erasmus + Europako ekimenaren Berrikuntzarako Lankidetzarako eta Jardunbide Egokien Trukerako Deialdiarena, edo Berrikuntzarako Euskal Agentziarena, Innobasque, “EDD” (“Acompañando para El Día Después”) ekimena garatzeagatik. Ekimen horren helburua da talde profesionalei haurrekin eta nerabeekin eguneroko esku-hartzean jarduteko tresnak ematea, batetik, profesionalen beren jarduna indartzeko eta, bestetik, nerabeak zentrotik irtetean prestatzeko.

Gaur. 8 autonomia-erkidego

Gaur egun, 400 bat profesionalez osatutako plantilla dugu, kolektibo ezberdinen gizarte- eta osasun-arloko arretan espezializatuak (mendekotasun-maila handiak dituzten pertsonak; indarkeriaren biktima diren emakumeak; Administrazio Publikoek tutoretzapean dituzten haurrak eta nerabeak …). Presentzia dugun 8 autonomia-erkidegoetan (Euskadi, Kantabria, Errioxa, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Valentziako Erkidegoa eta Murtzia) kudeatzen ditugun 20 proiektu baino gehiagotan, publikoetan zein pribatuetan, 1.500 pertsona inguruk egunero baliatzen dituzte gure erakundeak emandako zerbitzuak.

Gainera, beste administrazio publiko batzuekin ere lankidetzan aritzen gara, jokabide-arazoak dituzten adingabeentzako egoitza-plazak kudeatzeko lankidetza-akordioak lortu baititugu haiekin; besteak beste, Balear Uharteekin.

Lagunduz Taldea gaur egun

  • 1994Lehen zerbitzua, Ortuellan
  • 8autonomia-erkidego
  • +20proiektu publiko eta pribatu
  • 400profesional, gutxi gorabehera
  • 1.500pertsona artatuak egunero

Kalitatea, faktore estrategikoa

Lagunduzen kalitatea faktore estrategikotzat hartzen dugu, egunez egun hobetzen laguntzen digulako, eta bere helburu nagusia gugan konfiantza duten pertsonen, erakundeen, administrazioen… gogobetetzea da. Horregatik, ISO 9001:2015 Arauarekin bat datorren kalitate-kudeaketako sistema dago.

Kalitate-politika

  • IQNet, ziurtatutako kudeaketa-sistema
  • IQNet, ziurtatutako kudeaketa-sistema
  • AENOR Enpresa Erregistratua ER-0411/2014, UNE-EN ISO 9001
  • AENOR Ingurumen Kudeaketa, ISO 14001

Ezagutu zer egiten dugun

Adinekoentzako eta mendekotasun egoeran daudenentzako zerbitzuak, emakumeentzakoak, haurtzaro eta nerabezarokoak eta osasun mentalekoak.